WikiPoemak

De DELiWiki

Contenido

Fragments & Variations

LOAREN ANAITZAKOAZ AMETS

Koldo J. Garai



Ikusi izan banu

zeruetako txoria

Itsas txori hegaluzea

lepora igoko nintzaion

eroan nintzan aire tolesgetara

Iparraldetik Hegora

biaje eternal batean


Ikusi izan banu

basoetako ehiztaria

etxeko oreinaren bila dabilena

eskainiko nioke neure bihotza

ibaian ikuz zezan

adar joleari eman ziezaion

opari

oreinaren truk


Ikusi izan banu

haizpeetako olagizona,

mendiak egin zituena

eskatuko nioke

mendizko harresiz inguratutako zuloan

ezkutatu nintzan

betiko,

ahanzturaren laino artean

gal nendin



Baina ez dut aspaldi ikusi

arratoia ez den itsastxoririk

hiltzaile ez den ehiztaririk

eta sua eta burdina ezezagun zaie olagizonei


Ez dut aurkitu

nitaz erruki den irakurlerik

zurrunbiloka ez dabilen haizerik

lerroz lerro ezarri gabeko basorik

edo naturik uzten ez duen ahanzturarik.


Airea, basoa, ibaia, lanbroa;

hemen lotuko naiz

hautsez dindaturiko zoru urdin honi enpikatuta,

etxe guztietako leihoen danbatekoak entzuten,

danbateko bakoitzeko haragi puska bat

usteltzen zaidalarik.


Ars Inueniendi Themata: Bilbok zazpiehungarrenean aidanez

I. Ars Inveniendi Themata

(Gabirel Aresti akorduan)


Lamiakotik nindoiala

Lamiakotik nentorrela

irudi batek saltatu eustan

Nik gura ez nebala:



Ezkerretara etxe batzuk

Langileria auzoa da bera

Eskoira ola eta lantegia

Lan bai lehen, orain hauri (los de mauri)…, dana arratoia

(zorriek eta saguek mobiduten dauie-ta birtualki mundua).

Langileria kalea eta

Bero da eta zarata,

Ijitoak jezarrita,

Olgetan umeak (umeak ijitoak) jugoia soinetik erantzita, eta benetan,

Hamen dator oinez gure maurua

Lepoan etxe bat salgai,

Ze pena Zarama taldea desagertu egin zana…



Baina, esaistazu Gabino

zein hizkuntzatan eingo dauien birao,

Ijitoak eta marrokiarrak,

Zuk ondo dakizulez

Gizonak eta, egia dinotsut Gabino, emakumeak ere

birao egin behar dauielakon

Ogirik jango badauien,

Bai Gillenek eta bai besteak



Denbora baten on ohi neritzun


Itxotxori batek eroan nendun

Eroan eustazan gora begiak,

—ez jainko batengana—

Dorretxe baten horma jausietara,

Ondiz Sasiak janda, sasikoak janda,

Odol galduak

(Eran-dio odola…

ez erderak)

Eta han dinostazu, Gabino,

Zelan gizonak buruko zuria,

Buruko zuria daroan soinean,

eta pregunta egiten dauela,

berak gizonak,

Horrek hango goikuek,

Zertzuk ete diezen:



Eta ostabe erretuten gariez

Eta ostabe hasten gariez ijito eta marrokiarren etxeen ganean

Eta ostabe dinosku ezetz, hango hormak, sasi(ko)ak janda dauzenak

Eta ostabe diotsagu "je ne sais pas"

Eta ostabe hasten gariez

geure buruak lotsatik begiratzen,

Burgoko maisua dala-ta, eta haulan

Zuk badakizu-eta,

Bardin bardin dalakon

Laudioko tximiniak zein Martuko Dorrea,

Diruak Tobaritxatu eta destobaritxatuak eurak;

Behin hil ezketino

haulan politxo-politxo iminita sikeran

zer ginian esan degiegun geure imioi,

Eurok esangoskuie-eta ostantzean nortzuk garizen,

buruko zuria dakoienak:

(El castillo de Butrón no se parece a ningún castillo de ESPAÑA del siglo XIV

—idiomate navarrian hitz egiten zauenagaz ahaztuta, astuta—

sino más bien a los del sur de FRANCIA…)

Historiatik beti atera daitekezelakon edozertariko arrazoiak,

Greko eta Goia

Halan dino Freudek,

Historia ameseta dalakon,

Ameseta eta…batez bere,

indarra dakonaren arrazoien lojea,

gordailua eta haztegi.



Baina mudadu nindian


Orain aitxegaz nago han,

amesetan,

Eta Kanpo Bolandinetik gabiltz,

amesetan, pozarren

Eguzkia da eta domeka da

Eta ez deutsat begituten alboko berebilari

Ganixek eskapularioen atzetik egin zauelez, palinodiaka,

Nik besteari,

amesetan itxotxori baten itzalak daroastaz begiak ostabe,

Ibaiari begituten deutsat

Eta Aitxek haulan dinost,

Horreri errekari espainolak nerbion esaten deutsoe

Eta guk barriz Ibaizabal,

Zabala dalakon

—Ni imie nai ondinokarren, amesetan,

lau urte,

gero atarako zauien El nervión periodikua, dana erderaz,

Euskaldunak, Bilboko ia laurdena,

Washingtoneko afrikarrak baino txarrago,

ez gariez bape esistitzen eta—

Eta geroagogarrenean,

Aurrerago

aitxek ostabe:

Honeri plazari espainolek De España dinotsoe

Eta guk Euskaldunek Biribile,

Biribile dalakon

Eta haulan jausi naitzen kontura

Gure izenak eskueraz ez dauiela asko be balio ze

Guk gauzak zelakuak diezen esaten dogulakon

Eta ez haulako izen bat,

esatilez porque sí esan legiona.


Zerren penetan bihur zekidan


Gero itzungi dot aitxe

beran erruagatik joan zalakon Ama amesetan galduta,

Eta hurrungo egunean eskolara noa,

Eta dinotsat albokuri

—"Es que yo soy estrangero"

—"Extranjero? De dónde?"

Eta nik: "Basco"

Eta han non ez dinostan berak be: "yo también"

Hauntsek bai ez dotena bape enteniduten

Ze nik la "mitáh" erdia edo bikotxa ete dan ondo-ondo be ez dakit

Eta fubolean gabizenean be baloia pasateko "gomina" esaten dot,

eta sakakadie emoten dostienien "no me sakes" dinot

Eta danak eitxen dostie barre eskolan

Eta hareri morroieri bapez barreripez ondinokarren.

Hor be arrazoia zeuk Gabino, en palabras corto bizkainoa.



Eman zengidan gloria



Ikusi dot Aldabe dorretxea, Bilbon,

Abade, lekaime, fraile, hermanu eta guztien atzean

ondo tapata egoan lehen.

Orain alborik albo gorantz zabaldu deutsoe zauria

Mendian, Axerrotarantz

Polizikoen albotik,

distrito suizidatik gorantz

Eta ha be jausiko da, botako dabe, ahal dabe,

kateak itsusiak baitira injenieroen autopistetan



Eta gudot geure imie

Euskeraz eskolara eruen

Baie ondino ez dakit zelan urten amesetatik

Eskola danak diezelakon guraso erdaldunena

"Iniciación al enusqueera",

total esfortzu handiagaz ganera,

"eskerrik asko mile biderrez untziko maisuoi" esan bikotzague

euskeraz be badakitsuie kantaren bat edo beste eta

pentsa zelako mesedie egiten doskuien eskuerea ikasten dabizenak

total esfortzu handiagaz ganera;

Ze ni ez naiz esistiduten

Haulan esan deust neure ezagun batek, areago:

"Orain aipatuko ez ditugun arrazoi historikoak direla merio".



Washingtoneko txinatarrek euren periodikua dakoie txineraz

—Washington Bilbo baino handiagoa ez da—

Neuk ikusi dot eta,

Beasainen eginiko metro wagoi batean,

(han be "Nº Astos: 59" jarriko ete dauie?)

(Zemat txinatar egongo diez Washingtonen?

Bilbon euskaldunak beste ala gitxiago?)

Eta Londresen be bada euskeraz imien eskolarik...

Baakizu, eskualdune izatea

errezagoa da Ameriketan,

hemen Espainian baino.



Ez dakit…Igual…

Itxotxori bat hartuta,

edo zikoinak eroanda,

Edo enaden begiakaz bat eginik

Libertatearen bila joango naiz

Justizia txistularia ez danera

Zuzenbidea debekatua ez dagoenera,

Asago,

lestera edo

Nire euskalduntasunaren mugak

Ediro dagiadazan.



II. EPOCHÊ

(B. Atxagari, bideagatik eskerronez)


Neuk ere gurako nuke targum bat idatzi,

gurako nuke egia bakar hori

neure pirqé gorriakaz hornitu,

(Rabbí Eliezerrek baino ondinokarrenean ere hobeto

eta neure burua gorago)

eta glossa horren inguruetan

pizti ikaragarriren bat

(Zosimok berak baino)

kolore bizi(ago)ez

miniatu.

Gurako nuke "tetramerein ten philosophian" bezalako berba gaitzez

Nire poesia bete...



Egia ziur bat eduki ezketino

(Demagun "Jainkoa"

demagun "Herria"

demagun "Progresso epela"

demagun lana, kotxea, etorkizun profesionala, etxea

demagun makutoa, pina eta fularra,

edo preskribatutako beste edozein moda

Egia horri berari

egingo nizkioke

NEURE marginalia ederto oldoztuak

eta gerokoek (behar bada) esango lukete: oi! Ai! edo boff!,


Baina —itzul gaitezen geurera—,

"epoché" dinot,

 hots, poesiak mundua parentesi artean jarri du,
 hots, poesiak ahaztu du nola josten ziren mendiak, ibaiak eta uriak,
 hots, poesia pelukeriara doa bere negarrak publiko egitera

hango bezeroek esan diezaioten

ene alabea baina,

koitadeak zenbat sufritzen duen

eta —bide batez— zelan edertzen duten malko anpuluek;


baina phenomenologikoki konturatu egiten naiz,

—esentziaz, existentziaz, cogitoez, ergoaz eta sumaz—

konturatzen naiz

ez egia bakarra ez dagoena,

—hori Galileok, Cervantesek edo Picassok

(ez naiz oso ondo akordatzen nork)

asmatu ei zuten eta—.


EZ;

konturatu egiten gara, barren,

 egia, egiak, gezurrak...

ez direla sartzen

Broadway eta 26. karrikaren kantoitik;

abiadan eta korrian,

begitu barik,

igarotzen garenon Munduan...

egiek, gezurrek, memoriak, ametsek...

ez dutela ia ezertan ukitzen

bizi dugun mundu hau.


Adibidez,

Fikziozko Sartreren

balizko bigarren egutegi batetik atera nezakeen hau:


Bilbon 1996-IV-18an


Ene Martha maitea:

Gaur atzo baino egia bat gehiago dakit,

alegia, gizakiak asko sufritzen duela,

eta horretarako idatzi dizut.

Sendejako autobusen teilapean

bizi diren atso-agureak

ez zeuden bart,

betiko legez,

elkarri beroa ematen,

manta beraren azpian;

oraingotan,

hango zutabe bana ohapuru bihurturik,

pozarren-edo beste negu bat iraun dutelako,

andrea lo eta gizona,

pozarren-edo, gizona legitzen zegoen,

Jet-societyren gainean ipuinak irakurtzen,

halako aldizkari bategaz, pozarren-edo

negua igaro dutelako bizirik...

Edo ostantzean,

nik imajinatu dudan arrazoi horixegatik ez bada,

behar bada beste honengatik izan daiteke:

gizonak izen bat ere bazuen garaia akordura ekarri duelako, edota

etxeduna zenean, berak ere botoa ematen zuenekoa gogoratu duelako,

Beste barik, bihotzez zurea orain etab.


Eta, baina, halatabe,

bada

gure intelektualitate Wagner, Goethe edo Bukowski zaleak (Transbluesency)

inoiz sekula santan ezagutuko ez duen (Baraka)

poeta negro bat, (Imamu)

Zuri zakildunen Historian

Sierra Leonaraino baino ez onartua, (LeRoi)

Hots, memoriatik bahitua, (Jones)

30 urtez dabilena

Newarketik Harlemera (Amiri)

Anti-egiak sortzeari

Ekin eta ekin,

eta horrexeri

ondo pozarren

plagiatuko nizkioke

bere poemak.

Neuk ere dena erosiko bainuke,

adibidez hauxe berau:

"Bageunden gu hementxe

Jainkoa

Bera Baino

Lehenago

Geuk

Asmatu genuen-eta

Bera

Eta zeitiko?

Horixe da galdera ona/hostialako

Itauna."

"Lord Haw Haw (as Pygmy) #37"

All Blues

Miles



III. A.M. (Arduralaritzako Maiteñoari)

Irribarretsu datorkigularik

Eguzkiaren izpigintza

Eta kautan harturik

trenaren jardunbideek, alegia,

Malko guztien katarsi irizpidetikakoek,

Adio esango deuskutela

eta halaber adio esango deutsotela

Inoiz izango ez dugun

Zoritxarkuntzari,

Gurea beti izango baita

Aipatu eguzki izpigintzaren

Esleipen eta isla gardena,

HONAKOA ADIERAZTEN DUT:

Azpian sinatua naizena

Horretarako nabilkizula

Kudeaketa guztiak egiten

Maitegintzan beste trenpa bat hartzen,

Egitasmoak egituratzen

Egitarauak egutegitaratzen

Eta egitate bihurtzen.


Zurea,

agiria jaso dezazunetik eta

etzidamu guztietarako,

Iraungi ezin daitekeen arreta eta

Ikuskapen oro eskaintzeko asmoarekin

Gregor Samsa,

barruko postaz.



IV. Ogiarekin

(Ernest Lluchi gorazarrez)


Emadan, adiskide,

maitasun apur bat,

kantatu eta kantatutako eurien

eta,

diote,

eskapularioen

Bilbo loguratsu honetan.


Esaten huen heuk ba

Baietz ba,

holan berba eginda

ematen dudala

idazle horietako bat:

ezpainak denak zuri-zuri

stanza

eta nazio garbi-huts

eta elebakarrez beteta,

haginak berriz beltz-beltz eginda,

antologia eta belaunaldiak

kabiarrezko tintaz

idatzi eta sortzeaz dituztenetakoa;

Halan holakoxea ematen dudala,

Arenalaren eta Unamunoren

Arako Bilbo ximeldu

eta tertulia bakoitzean

mila bider saldutakoarekin

fida diren horiek bezalakoa,

itsu boteretsuak eurak,

HISTORIA ahobete diotenak,

Baina, aldiz,

ikusi ezinik dabiltzanak

Aldatzetik Beherantz dagoen

Errementari hura,

harriari bere sekretua

osten jakin zuena.


Baina lagun,

emadan maitasun apur bat ba, Txo,

auzolotsaz akabatutako

eguzkien Bilbo honetan;

bizitza berba handiekin

berrasmatu gura duten horiek

—ezagutu ez eta etiketatu

besterik egiten ez dutenek—

bonba-karta batez

gerrara

eta alferrik nekatzearen penara

gidatzen gaituzten honetan.

Ez du irten nahi, ez,

ez da eguzkia atera,

ez da artean maiatza.


Badakit,

Lehengoa legez ez dena,

orain ez duela Bilbon

euririk egiten,

edo sano gutxitan,

ozonoa txarto dagoela oso,

izerdiaz herdoildu egin zela eta gorritu

burdina,

gaur barren,

gauaren eta langabeziaren bluesetan bizi garela,

hauts zuriaren zainetan bilatzen dugula-eta Esne Bidea.


Baina emadan ba apur bat,

adiskide,

hik badakin-eta

gure maitasuna

ez dela Prematika ez,

baina Foru eta Pribilegioa,

eta susmo duela

susmo

iraultza guztiak

iraultzak

erosi egiten direla,

barrutik ihartu zirela;


Gaur,

Roldán eta Barrionuevoren krimenek

preskribitu dutenean,

ziegetako aldarriek

gaua zulatzen dutenean,

beldurra eta mesprezua

mass eta mediaren morroi diren honetan,

inportantea baita guztiz

geurea... eta zeuona.


Ogia eta maitasuna,

Arren ba,

Ene konpainia ba,

Ogi kide, Lagun, adiskide,

falta barik gero,

eurok barik hil egingo najona eta.



V. Gorua gerrian eta gogoa jolasean

Soloan nagonean

Eguzki berotan

Nire pentsamendua

Lekurik askotan


Pediatrarenean gaude,

Ezagutzen dut nire kidea

Nekatuta dago, badakit nik,

Eta ikaratuta,

Ondo ezagutzen baitut nik nire kidea.

Pediatrak halan diotso,

"cuando le des pecho…"

ikusi dut kartela pediatraren buruaren gainetik:

EL PECHO NO TIENE HORARIO

eta hasi naiz gizonezkoen hantustearekin:

"zertan daude ba sindikatukoek langileen kolektibo honetaz arduratu barik"

"No! Los pañales se los cambio yo!" diotsot pediatrari

begiratu dit pediatrak, sumatu ere ez zuen egin

nire presentzia,

ordura arte,

behin begiratu

eta ostera ere nire kideari,

aurrerantzean ez nau begiratuko,

ez gehiago,

nik zakila baitaukat, eta ez titirik,

biberoiak ez du balio,

ama txarra izan nahi ez baduzu behintzat,

aita txarra ezin izan gurean,

zakildun eta biberoidunik ez baita ezagutzen gurean,

igual larrialdietan,

—"langabezian egongo da segurutik" andre batek besteari ahopeka—

edota brodatu gabeko izarekin, agian,

edota urdina eta arrosa ez leudekeenetan, agian,

edota literaturan igual.



Nekatuta dago nire kidea,

eta ikaratuta,

eta triste, batez ere triste,

bere bihotzean segurutik hauexek dira entzungo dituen ahotsak:

"motorra saldu eta kotxea erosi egin beharko duzu orain ba"

Ez dakit zer egin,

Nik zakila daukat,

Eta painalak aldatuko dizkiot umeari.


Nire kidearen patrikeratik dandarrez paper bat ikusi dut,

Ez dut nire kidea ezagutzen,

Nik umea nahi nuen,

Berak agian ez…, hainbeste…, agian…

Eta ezkutuka ostu diot papera patrikeratik,

Ostu-ostuka nabil irakurtzen komunean,

Orain komunean egoten naiz luze,

Berrogeialdian,


Nire kidea triste dago

Begiak handi-handi,

Mangatuta dago eta

Ikaratuta

ingurukoen pozerako

Ez dakit zer den nire kidea izatea

Eta mangatuta dago eta triste

Zinea gustatzen baitzaio

Eta paperean dio:


"Umea egin baino lehenago,

bederatzi hilabetez nagoela,

azken saio gisa,

Jeanette Wintersonen "The poetics of Sex"etik

aterariko berridazketa,

Dotrina bateko galderak bezala

Bertsotan emana:


"Ene alabea, zergatik oheratzen zara ba emakumeekin?


Picasso nire maitalea da, Picasso garai urdinean,

Lehen, maitalea garai gorrian zen,

Mutx-gorrian

Erdiz erdi ezpainak musuka.

Zezen-maitaleak zezen-toreadore bilakatu du

Zirkuluan,

Jantziak gustatzen zaizkit

Eta zetazko mediak eta ligeroak

Toreadoreak zezena zartatu duenean, dudanean,

Toreadoreari irten dio odolak,

Zezenari ez,

Neskalagunak zidan ezpata emana,

Eta hala ere erabiltzaileak bere burua odoletan jarri

Eta maitalea, alboan, etzanda adar baten gisan

Ligeroa eta mediak soinean txukun-txukun

Eta ni berriz arnas bakoitzean.


"Beste galdera bat neskok:

Zuetako nork egiten du gizonarena?


Picassoren zainak

Arrainak zuzgoran eta arrainak zuzbeheran dira

Harekin oheratu nintzen lehen aldian

ezin ikusi marmorezko zutabelako hanken artetik

Azula bere zainetatik zuzbeheran

Aiztoaz jo eta kolorez aldatuko da,

hilero aldatuko du kolorea,

Ezagutuko dut logelaranzkoan uzten dituen aintzirengatik

Arnasa azula du,

aire hotzean;

Atzamarragaz mirakuluak egingo ditu

Beheko eskualdeetan,

bere agintea holan hedatuz.

Azulez janzten da,

Madonnatzat har dezaten

Santua dela ohar daitezen

Beraz, belaunikatzea otu zait

eta handik dakusadana ondo dago,

Beraz, santugarria izan behar du

ukitu gabeko hainbeste osinetako urak dastatzeak.

Baina ezin diot gaina hartu bera kopiatuz,

Ez baita farfaila, ez bainaiz sarea,

Ez bainaiz dardoa, ez baita diana.


Behinola,

itsaso aldean jolasean geundela

Kendu nituen alkandorako botoiak,

begira ziezazkidan bularrak, nahi izanez gero;

"lotu ostabe, ez naiz-eta santua" dinost, eta egia da,

ez da santua, baina gure oinak neurri berekoak dira

harean ezin esan norenak diren lorratzak,

harenak, nireak.


"Eta, zer egin ohi dute lesbianek ohean ba?


Bruzak eta pintzelak garbitzeko baino

Ez dute izarek eta misarropek balio

Izaren azpian Montparnassera gabiltza,

Bapiruka.

Hau da, Picassok pintatu gura nau,

Baina, horren ordez, sexuan dihardugu.

Arte Ederretako fakultatean ezagutu genuen elkar

Karrajo argitsu batean, eguzki begitan bera,

Eguzki berotan,

Hain azkar etorri zinen nigana,

desegin zela olioa eta koipea urtu zure oinazpietan;

Astiro-astiro neska! Neuk ere erabil zaitzaket-eta mototsetik hartuta!

Nire hankarteko espazioa betetzen duena

ez baita zure mihi artistikoa,

Izaren azpian

eraikitzen dugun ortzia baino;

Igluaren barruan, dena zuria,

zuriz eta zuriz eta zuriz,

Nor zegoen noren gainean

segun eta nondik begiratzen duzun.

Apurtuko dut haren izotza,

Eta eskatuko diot arraina,

Arrantzu ederra negua izan arren,

Suetagaina amataturik

eta errenta ordaintzeke baina,

Hala ere, arrain bana esku bakoitzean,

eta beste bat ahoan

Maitasuna ez da olioa, eta ni ez naiz motorra

Maitasuna zeu zara eta hementxe naukazu

Oraintxe.


"Zergatik gorrotatzen dituzu gizonak?


Sapphok pitzatuko ditu historia liburuak

Suzko mihiez

Eta Poesiak igarriko du erekzioa

Bai, noski, emakumeok ere erekzioak dauzkagu;

Hitz dardaratia, badator eta badator printzea

Dorretik erreskatatzera, eta zu zain,

Begira egoteaz aspertuta.

Igoko zaitut eta erakutsiko dizut

zelan tamaina ez den kontua

Batez ere zentimetrotan kontatua.

Heroia izatea gustatzen zait niri,

Eta irlara bueltatzea,

Neskez betetakora,

Lesbosen ateak beti baititugu zabalik,

eta besoak, eta ezpain guztiak.

Baina neska gaixoak,

Zuen irletan,

Hitzen kanpoaldean

atrapatuta,

hitzak eurak esangurari loturik dauden bezalaxe,

Gorde barruan, diotsute

Itxi leihoak eta hankak pezeta bategaz,

Ez egin ezezagunekin berbarik,

Ez arriskatu eta ez saiatu

Hitzokin guztiokin gizona andrazkoari zuzendu zaio

Ez beste gizonezko bati,

Kontinentea gizonezkoen Txoko pribatua baita."



Papera

Apurtuta zegoen,

Kasu hauetan gertatu ohi den bezala,

Finitu barik,

Gogoratzen dut nik ondo,

Orain lanetik nator,

Nire irlara,

berandu,

Ez nator korrika batean,

Nire irlara,

Oso nekatuta baino,

Ez dut zinera joan nahi,

Kontinentera,

Ez dizkiot painalak aldatzen gure umetxoari,

beranduegi da beti

Heldu naizenean, umea bainua hartuta dago,

Bihar ere ez dut ikusiko,

holan lasaiago,

Zapatuetan umearekin egon nahi dut,

Nire irlan,

etxeko liburutegian murgiltzen ez naizenean, behintzat.

Eta ez dut zinera joan nahi

Ez dut etxetik irten nahi

Nire kideak bai

Eta etxera sartzerakoan

Entzun diot nire kideari lo kanta bat ezpainetan,

Nekatuta nago, mangatuta,

Eta ez dakit zer den nire kidea izatea,

Eta, uste dut,

Zakila zein gabe,

Ez naizela Picasso

Ez eguzki begitan,

ez igluaren barruan.



Libreak libre dira

Gu biok gatibu

Librerik hobe dela

Guztiok dakigu.


Bide burukoak

Neukan guztia

Neukan guztia eman dizut

Eta hutsik nago,

Ez daukatsat besterik eskaintzeko inori,

Zuri bakarrik,

Ahaztu zaizkit esanda dizkizudanak,

Ezin naiako orain zerotik beste bati kontatzen hasi.


Esaten didazu etzan behar zarela nire mezuak irakurri ahal izateko

Ni ezin naiz altza be egin

zure bi esaldirekin;

Gogo-ilundu egiten baitzaitut

Aspertu egiten baizaitut

Nirekikoek ez baitizute ezer ekartzen

Eta horien gainean eraiki behar dugu oraina.

Ez didazu bizitzen irakatsi

Hori da aurpegiratzeko dizudan gauza bakarra


Bukatuta nago

Berandu nabil

Eta ez dut ezer lortuko honezkero

Anfora hautsiaren lilurapean ehizatu uste zintudan

Eta hausturaren inkontzientzian zoaz korrika


Gu ez ginen besteak lakoak

Guk dena konpontzen genuen

Guk egun finlandiarrak behar izaten genituen

hizketan luze jarduteko

Gu lagunak ginen

Baina zergatik ez zinen antsietateaz mintzatu?

Zergatik ez askatasun pertsonalaz,

Niri zenidan maitasuna hil zedin aurretik

Zergatik ez zenidan eskatu bidea alda nezan

Hain malkarra bazan?


Berandu jakin dut

Eta engainatuta sentitzen naiz

Memelua

Lerdoa

Ameslari hiltzailea


Ez zaizkit kabitzen sentimenduak berbetan

Ez dut indarrik ez eta adierazteko ere

Koldarra anker diote

Eta zure ankerkeria ari naiz pairatzen

Berandutzearen ankerkeria

Nire gazte denbora xahutuarekin lotzen naiz hemen

musean enbidoka.

Eta zu,

nire mundu eraikia,

haizeak zaroatza

Zelan erresakari beldurrik izan ez dion

Marinelaren batela


« Merde, merde, merde ».

Diote poetek honelakoetan,

Baina ni, hori ere ez,

Ez nauzu poeta.


Hordikiloaren Bluesak

(Beste Blues) bat

Gauero legez

jausi jataz izarrak

betazalakaz batera

behera.


Jausi jataz

gauean gauean legez

betazalak baino beherago

izarrak

jausi jataz

behera

biringanera

oin zoletara


Orpoetatik tenk egiten deustee

behera

lurrera

biringanea baino beheragora

izarrak


zuk utzi ninduzunetik

aurrera



Sudurzut barik... sudurrez aurrera

Ze

sudur punta minduta jakonat

sudur puntu beste barik

ez jakonat beste inon minik

sudur punta baino ez jonat asmaten


bestea minberatzeko

galdu jonat esperantza


hordirik atera naiz

tabernatik

eta zugaz akorduan nabilela

han non joten dudan

sudurrez aurrera

ez aparkatzeko

seinalearen kontra


Horregatik

utzi nauzulako gauero

joten dot ez aparkatzeko seinalaren kontra

sudurragaz

neure moztasunaren erdian

ez dot eta sentitzen

bihotz erreaz gain

sudurra baino.


Kebrata

Kebrata etorri jast haustura

apurdura kebrata jatost

ez zatika

ez epeka

dena batera bai

baina askotan,

bakoitzean berriro akordura jatosteneko

eta bakoitzean

mangata



haragiak des, arropak amore

Te escribo poemas de desamor

para ver si consigo des amar-te

como tu lo hiciste conmigo

hace tanto...

que se te olvido decirmelo

a tiempo



elurra eta zura

Ez dago

elurrik munduan

lurmenduta nago


ez dago zurik

munduan

harrituta nago



bi bider bizi

Amesetan aurkituko dut lanbroa

ni eragoztera

bere magalean lokartuko naiz

ailedi izan


Baina aurrera noa

bi bider bizi behar orain

eta damu dut

bata akaba jatalako

eta besteari

ezin deutsadalako

abiadarik emon.


ATERIK EZ BAITZEGOEN ZABALIK NONDIK URTEN

  • Konpasak ez du balio bularreko labirintoan, Mircea
  • Arimaren espazioa besarkadek murriztu eta ematen dute ezagutzera =?= Derrota karta besarkadek erakutsiko digute


Is it a Crime?

... that I still want you (Sade Adu)

pentsatzen nuen

sanfrantziskon bizi nintzenean

hesteak lehertu beharrez

beroaren beroaz

sexu-langileak lekuko/inguruko...


eta polizia faxista

euskal erdaldunak

eta pastileroak

Afrikar beltzak

jipoitzen zituenean

galdetu aurretik

ostegunero goizaldeko ordubietan

eta egia da

neuk ikusi dodalako

ta hori (tamalez) ez dit inork

kenduko

inongo ez epailek

ez MBAk

ez kazetilerok


Baina, itzul gaitezen geurera

Is it a crime?

was it a crime

That I wanted

to want me too Adu?

Nire itsas arte

lizar hostozko

emakume sorginak

utzia ninduen

ni zuri / hari helduta...


Beroa sartzen zen

abuztuko sanfrantziskoko leihotik

ta Sade ordenagailuko musikan

gela urdinean

urdinduan

nire arima legez

ta lehertu beharrez

hesteak

Itxaron zintudan arren

God dummit

ahal adina

eta musua ebakuatu egin zen

urtu

eta zu ez zinen ageri

eta kantatzen nizun

"is it a crime?

and I want you

to love me too


eta zure negar anpuluetan

ezkutatzen zinen

eta ezkutatzen zenigun

zoriona,

handik gero dator gero heriotza gero!

aurrerago

desilusiozko

osin horretan...


erratu egin nintzen

laztana

hain erratu egin nintzen total asko

bizitza oso betekoa

but tell me

is it... a crime?


kjg


Basamortukoak

Basamortu fisikotik nindoan...


Aurkitu egin naiz basamortuan Canetti

zure gamelu amorratuak barik

Baina ez dodaz ikusitakoak

deskribatuko

ez dira hainakoak

beste batzuek eginak dituzte

menturaz zuhurrago

beharbada argiago


Beste bat naiz eta lehengo bera

hautsi da anphora

bukatu da basamortua


bizitza aurrean

eguzkirantz


Oraindik Errari (ta izen gabe)

Beranduago garrenean, oraindik jarraitzen nuen "le vent nous porterat" entzuten, Cantat-malhadadoarena... eta holan nioan:


Bat batean

denborak aurrera egin du

ez naiz konturatu...

amesetan nenbilen eta

zetorkeenarekin,

Eta atzera begiratuta,

lehengo lekuan naizela

beti bertan

ikusi dot

neupe

detaileak handitzen

nabarmentzen

inportante bihur daitezen

eta bihur ditzaten

inguruko bizitza

inkonszientea


No tienes dinero!

No tienes dinero

esan zidan behin kamareruak

ozenkiegi

nire hamaikagarren edari beharrerako

Egoera absolutua ematen zuen

eta agian bazen, ta nik nire alkoholismo intzipientean onartu gura ez

ematen zuen kaleko eskale baten egoera...

"tampoco pasa nada..."

eta tampoco horrek nire aurreko

harrokeria ekarri zidan gogora

hemen naiz

zure semea

besoak ez baina eskuahurrak

zabalik

Zelan esango deutsat cienoari euskaraz

galdua naiz itzulpenetan...


Ausardiaz

Zirkunstantziari egozten diogu

nork bere ausardia faltaren erru

guztia, Gasset larretsia, zein barkabera!


Hortxe dut

aurrean

neska puxka galanta

korrika batean bilatu behar ditut

nire frakasurako

estakuruak

Bai horixe!

seguru mutila duena

edo

ez nintzaiokeela gustatuko

God dummit!

Taberna utzi eta etxera joan nintzen

amesetan.


Bidartekoak

Okerreko Norabidetik

Bidartean 2

My dearest,

I love you

cuando eres bruta,

me haces daño, pero

me gusta verte bruta.



No me gusta cuando

me pones pruebas,

si "respondo" o no,

aunque mi txirula haya

por suerte

pasado la prueba

de la obediencia;


Me gusta prescindir

de las respuestas en la cama

y de los plurales;



me gusta tus abrazos muelles,

esconderme

en tu cuerpo en blando,

en tu ternura,

que siempre veo cuando te miro,

aun vestida,

tras los escotes

intencionados o menos

(yo siempre los miro, soy verde ecologista).


Me gustas... etcetera,

ya lo sabes, sin ninguna duda.

Tu presencia (y ausencia)

me llamea en el alma,

(= en las vísceras

tan caras a mi estomago);

bisontes que pinto

en un pasado y lugares invisibles

y luego me gotean en las comisuras.



No te pido nada porque hay poco

que te pueda dar,

solo admiración

de tu cuerpo,

de tu trabajo,

de tu luz,

de tus pies,

de tu pelo,

de tus pechos,

de tu cuello,

de tus manos,

de tu mirada

(cuando me sonríes, si no también),

aun cuando me preguntas

con un inaccesible "por que te gusta...?"



Que te daré?

nada o poco,

estoy aquí,

solo eso,

como quieras, cuando quieras;

no me tengas precaución;

a mi solo me pone tu libertad y tu deseo

Deséame y ya!



creo que te quiero,

pero no te convenceré,

no lo intentaré;

Ese error ya lo hice,

hace tiempo

en otro tiempo

muerto.



My dearest,

I love you

cuando eres bruta,

me haces daño en el..., pero

me gusta verte bruta.


sé que tienes otro camino que andar... pero...

aquí te estoy...

muxua, as usual.



Bidartean 3

Gabon laztana,

Agradezco infinitamente

tu presencia y la manera

que has tenido de ausentarte


Huelo la antigua ciudad Griega

Palpitar aún

En esta Barcelona

Timadora, mezquina pero

Qué cosmopolita!

Ze polita!

Oliendo el humo de mi tabaco

Ya prohibido.


Que me recuerda


Como me lo susurras tú

Dulcemente

Con tu voz

Cada vez

Mas esquiva

Y cansada de sutilezas

Que no ocupé

Tu curiosidad

Masculinamente

De besos y arena

Amalgamados en bloques

De imagístico amor

Que se despide

De una posibilidad

Apenas soñada

Tan deseada

Que se desvanecerá

En mi distancia

Y quizá destelle

Algún casi recuerdo

En lontananza

Si nos vemos

Entre brumas y veras

En algún concierto

Más adelante


Te agradezco

Infinitamente

Que a mi fracaso

Y tu desinterés

Le añadas esa sonrisa

Que quiere decir:

“ya! pero vale”



Bidartean 4

Estás en mi cama,

en el colchón que creí

quizá iba a suplir

alguna deficiencia mía

del pasado


Estoy en el ordenador,

me he levantado

anudada la soledad en mi garganta,


veo que te vas

que quizá nunca has venido,


perdí mis oportunidades,

quizá en Paris, quizá en Toulouse,

no lo sabré,

tu curiosidad ya se cebó,


oigo a Fito

("todo mi universo esta debajo de tu ombligo")

y espero bebiendo un poco mas de vino.


Besos maitea,

("de afrika a tarifa cuesta mucho mas dinero")

estoy aqui,

("no siempre lo urgente es lo importante")

te he esperado

contra tu voluntad

unos varios meses,

y ya te vas, claro.


a veces me chillas,

a veces, no solo en público,

pago mi deuda

o la deuda de mi entrepierna,


veo tu juicio sobre mi vulgaridad

no hay que perder la esperanza,

quizá se encuentre a esa otra persona

quizá sí, o no, o las dudas, o el miedo, o la soledad;


yo te encontré,

tu a mi no;

me buscaste tú, pero no se el por qué


sé que estoy aquí,

escribiendo líneas, tu roncas

con tu piel aterciopelada,

tu magnifico trasero,

y tu cuerpo de mujer ya

(por fin

para mi regocijo

desde que deslicé mi mano sudorosa

para abajo)

no tan joven,


y sin embargo,

tan plena,

que aun me gustaría

llenar con más

embarazándote

de mango y de cafe...


pero se acaba, parece, o no empezó.


menos mal que no me has pedido

una dedicatoria

al ultimo de mis exagerados regalos,

a mis músicas con significación

casi designificadamente insignificantes,

que de tanta espera de juicios

se quedan secas,

de tonos y compases;

tan poco que ver,

con su intención primera,

con mis intentos de acomodarme a ti;


parece que nunca llego.


La primera linea de la des-dedicatoria

hubiese sido:

“sirena mia,

“sueño de Sade Adu y Miquel Gil

“escondidos remakes de Piaff y romanceros gitanos


(hain gurako nuke batzuetan swich off egin)


“sueño de lunas crecientes

“en Sanfran

“donde entremezclaba la ensoñación

“de mostrarte lo que tu ya de sobra conocías,

“y las palizas que la Ertzaintza da a los africanos

“todos los viernes,

“por servir a los buenos ciudadanos españoles

(Que Cantimpalo está más cerca

que Nigeria

y tienen más derechos, oye!)

Y esto no se lo pude explicar

tampoco

a mi hijo de seis años;

Lo de las putas sí, esas sólo están trabajando.


gestionemos, gestionamos

decidimos, más o menos:

"tristeza congénita" esan zeneustan atzo.


Ya me alargo, y no se si te he dicho:

que te quiero

(perdona, no te lo diré más)

qué pena, se me acaba el texto.

quizá algún día me visites,

mientras tanto,

iré quemando tus inciensos,...


Bartzelonatikoak

Erritualak

Bartzelona tipitik nenbilela

ikusi dut

neska ez hain gaztea

kirolari orraztuaz

mozorroturik

musika entzuten mp3etatik

Pozarren, eguzkitsu,

erdi footing erdi pasitan


eta pentsatu dut

neuk ere bete behar dut

hutsarte hau, Oteiza,

erritualez

Ez esan tristea ez dela

Basamortukoak

Herramientas personales